Genero estereotipoak

Estereotipoen eragina bai jarreretan bai jokaeretan islatzen da eta askotan haietan erortzen gara kontzienteak izan gabe. (Diccionario online de Coeducación, 2013). Santos Guerra et. al. (2000) baieztatzen dute eskolak paper garrantzitsua duela gizonek eta emakumeek garatzen dituzten portaera ereduen heziketa prozesuan. Horregatik, beharrezkoa da eskolak bi generoen balioespen sozialeko etengabeko prozesuan duen eginkizun nabarmenaren kontzientzia hartzea. Izan ere, heziketaren bidez balio espezifiko batzuk garatzen eta transmititzen dira eta, ia konturatu gabe, portaera jakin batzuk esleitzen, barneratzen eta onartzen dira.

Bibliografia:
  • FETE UGT y El Instituto de la Mujer. (2013). Diccionario online de Coeducación.
  • Salas García, Begoña (1997). Ikastetxearen hezkidetza eredua egiteko gida. Gasteiz: Emakunde.
  • Santos Guerra, M.A. et. al. (2000). El harén pedagógico: Perspectiva de género en la organización escolar. Biblioteca de Aula.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Ipuinak Haur Hezkuntzan