Hezkidetza

Hezkidetza oso kontzeptu zabala da eta ikuspuntu teoriko desberdinak daude horren inguruan. Nahita egindako esku-hartze prozesua da (Feminario de Alicante, 1987), zeinen bidez nesken eta mutilen garapena bultzatzen den. Bi sexu desberdineko errealitatetik abiatzen da eta garapen pertsonala eta eraikuntza soziala komun eta ez aurkakora bideratuta dago.

Fabra-k (1996) esaten du hezkidetza neska eta mutilen arteko elkarrekintza sustatzea dela, generoko estereotipoak, sexuaren araberako diskriminazioak eta desberdintasunak eragiten dituzten baldintzak gainditu eta menderakuntza-ereduaren kontzientzia hartzeko helburuarekin. (Fabra, M. L. , 1996) Honenbestez, hezkidetza sexu bakoitzaren onarpena eta giza bereganaketa da. Bakoitzak bere giza nortasuna sor dezake autokontzeptu onuragarri eta positibo batetik abiatuz.

FETE-UGT eta Emakumearen Institutuak sortutako hezkidetza-hiztegiaren arabera (2013) hauek dira hezkidetzaren printzipioak:
o Genero-oztoporik gabeko nortasunaren garapen osoa.
o Maskulinoa eta femeninoa zehazten duten ezaugarrien ez onarpena.
o Hezkuntza integrala eta integratzailea.
o Mutilak eta neskak ondo senti daitezela heztea, nahi dutena izan izaten.

Ikuspuntu ezberdin horiek kontuan hartuta, lan honetan hezkidetza honela ulertuko da: hezkidetza pertsona bere bakoiztasunean, berezitasunen arabera, generotik at egiten den hezkuntza da. Hau da, gizon eta emakumeei moldatutako rol, balio, portaera… kontuan hartu gabe hezitzea da.


Bibliografia:
  • Fabra, M.L. (1996). Ni resignadas ni sumisas. Técnicas de grupo para la socialización asertiva de niñas y chicas. Barcelona: Universitat Autónoma de Barcelona.
  • Feminario de Alicante (1987). Elementos para una educación no sexista. Ed. Victor Orenga. Valencia. Ed. Victor Orenga.
  • FETE UGT y El Instituto de la Mujer. (2013). Diccionario online de Coeducación.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Ipuinak Haur Hezkuntzan

Genero estereotipoak